Alde batetik, Ipuin ordua izango da bihar Astigarragan, kultur etxeko liburutegian. Lur Kortak Neu naiz indartsuena ipuina kontatuko die haurrei. Lehenengo, 17:45etan, 3-5 urte bitarteko haurren txanda izango da eta ondoren, 18:15etan, 6-9 urtekoena. Bestetik, Euskararen Eguneko Jaialdia antolatu dute biharko, Arantzazuko Ama ikastolak; 14:30etatik aurrera pilotalekuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!