larunbatean hasiko da Tejados Aoiz Binakako Txapelketa Nagusia. Atzo eguerdian aurkeztu zituzten prentsaurrean txapelketan parte hartuko duten sei bikoteak: Uterga-San Miguel, Juaristi-Urrutia, Zeberio II-Badiola, Ezkurra-Ion, Urriza-Lizaso, eta Altuna II-Exeberria III. Txapelketako partiduak erremonteko bi pelotaleku nagusietan jokatuko dira, txandaka: Hernaniko Galaretan, eta Iruñeako Euskal Jai Berrin. Partidu guztiak 40 tantura izango dira.
Final laurdenetako
lehenengo partidua
larunbatean
Txapelketa final laurdenetan hasiko da, eta bi talde izango dira. Aurrenekoan lehian arituko dira Uterga-San Miguel, Juaristi-Urrutia, eta Zeberio II-Badiola; bigarrengoan berriz, Ezkurra-Ion, Urriza-Lizaso eta Altuna II-Etxeberria III.
Final laurdenetako aurreneko partidua larunbatean jokatuko da, Galarretan, eta aurrez aurre izango dira Uterga-San Miguel/Juaristi-Urrutia.
Talde bakoitzeko bi bikote onenak finalerdietara
Finalerdietara talde bakoitzeko bi bikote onenak pasako dira. Eta berdinketarik izanez gero, tanteo orokorrean puntu gehien dituen bikotea pasako da.
Finalerdiak joan-etorriko partiduetara jokatuko dira, hau da, bat Galarretan eta bestea Euskal Jai Berrin. Bertan bi taldeetako bikoteak gurutzatu egingo dira. Hain zuzen, aurreneko bikote irabazleak bigarren taldeko azpitxapeldunaren kontra jokatuko du, eta alderantziz.
Kasu honetan, berdinketaren bat egongo balitz, hirugarren partidu bat jokatuko litzateke.
Finala partidu bakarrera jokatuko da Final haundia urtarrilaren 16an jokatuko da, partidu bakarrera, Hernaniko Galarreta pelotalekuan.