Gorrotxategi eta Armendariz txapeldunorde Egiako torneoan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 1a, 01:00

Aitor Gorrotxategik Egiako txapelketako finala jokatu zuen Armendariz nafarra bikote izanda, eta bigarren geratu ziren Renobales eta Lopezek 22-13 irabazita. Horrez gain, Gipuzkoako txapelketako partiduak ere jokatu dira asteburuan. Honakoak izan dira emaitzak: Eskuz infantiletan, Ekaitz Cisneros 2/Añorga 1; Aiatz Hernani 0/Hondarribi 2; Mikel Perez 0/Lizardi 2; Hodei Noble 2/Intza 0; eta Patxi Agirrezabala 2/Urnieta 0. Eskuz kadeteetan, Urkizu-Murgiondo22/Erniope 19; eta Altuna anaiak 22/Urnieta 9. Eskuz jubeniletan, Eneko Lujanbio 22/Usurbil 12; eta Santxo-Aizpitarte 22/Aurrera Saiaz 15. Eskuz nagusietan, Ozkarbi 22/Oiaga-Ojuel 6; eta Ezeiza-Esnaola 17/Aurrera Saiaz 22. Paleta nesketan, Aierbe-Ugalde 30/Goikoetxea-Arizaga 9; Irazustabarrena-Gutierrez 30/Pagola-Semper 26; Tijero-Zabala 30/Lizeaga-Perez 23; eta Manzisidor-Lukas 30/Orio 21.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!