Corral txapeldun eta Apezetxea hernaniarra azpitxapeldun

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 1a, 01:00

Joan den igandean, Xake Txapelketa Herrikoiko azken jardunaldia jokatu zen Zumi­tzan. Zazpi asteren ondoren, amaitu zen txapelketa eta Javier Corral andoaindarra izan zen txapeldun 6 puntu lortuta; bost partida irabazi eta bi berdinduta. Azpitxa­pel­dun Mikel Apezetxea hernaniarra izan zen 5,5 punturekin, eta hirugarrena ere, hernaniar bat izan zen: Breogan Estevez, 5 punturekin. Puntu berdinekin Felix Manso andoaindarra izan zen laugarren; eta atzetik sailkatu ziren, Jesus Navas­cues, Eneko Martiarena eta Jon Altuna 4,5 punturekin. Ricardo Osa, Ixidro Esnaola, Josu Arrieta, Jose Anjel Ijur­ko eta Lander Berrueta gazteak 4 puntu lortu zituzten.

Sari ugari
Corralek txapela, trofeoa eta Zumitzan bi pertsonentzako afaria irabazi zituen. Baina sa­ri gehiago ere izan ziren: Be­rrueta gazteak 18 urtetik berakoen trofeoa jaso zuen, Jo­seba Goikoetxeak beterano onenarena eta Josu Arrietak federatu gabeko txapeldunarena. Horrez gain, parte har­tu zuten 24 jokalarien artean, Axun Larbururen hiru eskultura zozketatu zituen Her­naniko Xake Taldeak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!