Udalak jakinarazi duenez, gaur, eguerdiko 12:00ak aldera, 3 sirena kimiko aktibatuko dituzte. Sirenak dauden lekutik, hau da, Arkema eta Electroquímica de Hernanitik, kilometro eta erdiko erradioan entzungo dira. Helburua da urrutitik aktibatzen den sistema ondo dabilen ikustea. Beraz, ez da beharrezkoa izango alarma
benetakoa izango balitz, hartu beharreko neurriak hartzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!