Kultur Guneak atera ditu boto gehien ia %15eko parte hartzearekin

Kronika - Erredakzioa 2009ko abe. 1a, 01:00

Hernaniko udalak zein ekipamendu lehenetsi erabakitzeko, herritarrek bozkatzeko au­kera izan dute joan den aste osoan zehar, eta atzo, botoen kon­taketa irekia egin zen Uda­letxean. Aukeran zeuden hiru ekipamenduetatik, hau da, Kul­tur Gunea, Igerilekua edo Gu­darien eta Tilosen plaza eraberritzea, Kultur Guneak lortu ditu boto gehien: 1.459 boto. Biga­rren Gudarien eta Tilosen plaza eraberritzeko aukera geratu da 538 botorekin; eta azkena, Igerilekua 290 botorekin. Boto zuriak 9 izan dira eta baliogabeak 12. Guztira 2.308 herritarrek eman dute botoa, hau da, Her­nanin erroldatuta dauden 16 ur­­tetik gorako herritar guztietatik %14,9k. Udalaren apustua par­­te hartzea %20koa izatea zen. Emaitzen balorazioa egiteko, prentsaurrekoa egingo dute gaur 12:30etan, Uda­lean, Marian Beitialarran­goi­tia alkateak eta Juan Ignacio Arrieta parte-har­tze zinegotziak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!