Aabenduan sartuta, Gabonak gainean dira eta hori nabari da hil honetako kultur agendan. Datorren astean bertan, Gabon kanten jaialdia izango da eta Gabonak gerturatu ahala ez dira faltako: Gabonetako kontzertua, Eguberriko txistu kontzertua, Gabon kantak kalez kale, Olentzeroa, Gabon gaueko eta Urtezaharreko errondak... Eta Santo Tomas eguna ere izango da tartean, San Joan konpartsak antolatuta. Dena dela, aurretik, beste hainbat kultur ekintzaz gozatzeko aukera izango da. Igande honetan, esaterako, XXXgarren aldiz, Pablo Lasa artisau-tza azoka izango da Gabiltza taldeak antolatuta eta baita Hernaniko Gazteen XVgarren Dantza Txapelketa ere, Kriskitina dantza taldearen eskutik. Azoka Atsegindegin izango da goizean, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara. Dantza Txapelketa 12:00etan izango da Plaza Berrin.
Zinea, erakusketa eta Akuariuma aste honetan
Igandeko ekitaldiez gain, beste hainbat gauza ere izango dira aste honetan zehar. Ostiralera bitarte, Mikel Aristregiren argazki erakusketa ikusteko aukera izango da, Biterin, 18:00etatik 20:00etara. Horrez gain, ostegunean, zine klubaren barnean, Háblame de la lluvia pelikula emango dute Biterin, gaueko 21:30etan. Larunbatean, berriz, Donostiako Akuariumera irteera antolatu du Gazte Txokoak.
Abenduaren 12an,
ekintza mordoxka
Datorren asteko larunbatean, hau da, hilaren 12an, ekintza mordoxka izango dira Hernanin. Goizean, haurrentzako antzerkia eta kalez kale kantari izango dira, eta ilunabarrean, Debako abesbatzaren eta Hernaniko Gazte Bilguneak antolatutako kontzertuak.
Arte azoka, kontzertuak eta Urtekariaren aurkezpena
Literatur solasaldiak, erakusketak, Zine kluba eta Gazte Txokoko ekintzak ere ez dira faltako hil honetan. Eta horiez gain, lehenengo Arte azoka, Hernani 2009 urtekariaren aurkezpena eta Lena Sinais-en eta Kantuz Abesbatzaren kontzertuak izango dira.
Kultur agenda osoa, interneten, www.kronika.net helbidean ikusi daiteke.