Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarrak ez zuen hutsik egin atzokoan. Belodromoko azken finalaurrekoan izan zuen saioa, eta finalerako pasea lortzeaz gain, saioa bera ere irabazi zuen, 703 punturekin. 2garren Jon Maia izan zen 661 punturekin, 3garren Aitor Sarriegi 651,75 punturekin, 4garren Uxue Alberdi 649,75 punturekin, 5garren Arkaitz Estiballes 627,5 punturekin, eta 6garren Iñaki Gurrutxaga 608 punturekin.
Finala abenduaren 13an izango da, BECen, eta Andoni Egaña azken txapeldunarekin batera, bertan izango dira Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!