Olioa astero atera ahal izango da, ostegunero

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 30a, 01:00

hemENDIK aurrera hernaniarrek olioa ostegunero ate­ra ahal izango dute, hala jakinarazi du Udaleko In­gurumen Sailak Hernani­ko Kronikara bidalitako prentsa oharraren bidez. Orain arte olioa bi astetik behin biltzen zen Hernanin, eta herritarrek egungo egutegia nahikoa ez dela adierazi zioten Udalari: «Atez atekoaren inguruan burutzen ari garen Aukera... tú! partehartze prozesuaren baitan, herritarrek behin baino gehiagotan azaldu dute olio bilketa astero egin beharko litzakeela». Herritarren proposamena kontuan izan du Udalak, eta Ingurumen Sailak eskakizuna luzatu zion San Markos Mankomunitateari, eta ho­nek baiezkoa eman zuen. Hortaz, olioa astero atera ahal izango da, orain arteko ordutegi berean, 16:00etatik 19:30etara. Ingurumen sailak adierazitakoaren arabera «erabakia parte hartze prozesuaren emaitza izateaz gain, beste behin frogatzen da herritarrengadik gertu dagoen Udala edukitzea zein eraginkorra den».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!