Francisco Vilchesek 309 gramako karraspioa arrantzatu zuen Itsaso kostako arrantza lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 30a, 01:00

Joan den asteburuan Itsaso kostako arrantza txapelketako azken jardunaldia izan zen, Pasaian. Txantxangorri elkarteko arrantzaleak bertan izan ziren, eta Francisco Vilchesek gainera puntuatu egin zuen. 309 gramoko karraspioa arrantzatu zuen, eta aurreneko 35en artean geratu zen. Txapelketako 10 jardunaldietatik 9etan puntuatzea lortu du Txantxangorri elkarteak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!