Boliviako indigenen mugimendua eta egoera azaltzeko, hitzaldia izango da gaur Sandiusterrin. Bertan baita ere azalduko dute Isiboro Secure parke nazionaleko lurralde indigenaren egoera. Sandiusterriko aretoan izango da, gaur, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Hitzaldian izango dira Tapuadak GKEEko (Garapen eta Kooperazio Ekonomikorako Erakundea) ordezkaria; Adolfo Moye indigenen buruzagia; Mons, Goiatzen jaio eta lanean aritutakoa; eta Manuel Egiguren Galarraga, Beniko (Bolivia) Gotzain laguntzailea.