Obrak aurkezteko aukera asteartean bukatuko da

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 29a, 01:00

Hernaniko Kooperazio Taldeak beraien logotipoa aurkeratzeko logo lehiaketa antolatu du. Logotipoak eraman behar du Hernaniko Kooperazio Taldea izenburua eta gutun itxi batean aurkeztu behar da, egilearen izengoitiarekin. Logotipoa Udaleko erregistroan aurkeztu behar da, eta azken eguna abenduaren 1a da, 13:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!