zuMITZA tabernan xake txapelketako zazpigarren jardunaldiak jokatuko dira gaur, hau da, finalak. Partidak arratsaldeko 16:00etan hasiko dira, eta aurrez aurre izango dira ondorengoak: Martirena/Corral, Navascues/Breogan, Osa/Apeze, Manso/Ijurko, Erdozio/Jon Altuna, Ixidro/Goikoetxea, Lander/Blanco, Arrieta/Cortes, Andreas/Jon Mikel, JR Altuna/Coffie, Lizaso/Gastesi, eta Korbeia/Elosegi.
Oraingoz aurreneko postuan Javier Corral dago, 5,5 punturekin. Bigarren eta hirugarren postuan berriz, Apeze eta Navascues berdinduta daude, 4,5 punturekin.
Partiduen ostean, sari banaketa egingo dute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!