Hernanik 1-0 galdu zuen Vasconiaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 29a, 01:00

Ezin izan zuen atzo Hernanik Vasconiaren kontra, eta 1-0 galdu zuen. Vasconiakoak au­rre­neko minutuetan sar­tu zuten partiduko gol bakarra, eta Hernanik emai­tzari buelta emateko aukerak izan zituen arren, gauzak ez zitza­iz­kion nahi bezala atera. Emaitzei begiratuz gero, aurtengoa ez da hernaniarren denbo­ral­di onena izaten ari, bai­na txuri berdeak gogo­tsu dira. Bolada txarrari aurre egin, eta datorren asteko partiduan dute dagoeneko burua. Trintxerperen kon­tra jokatuko dute, etxe­an, eta Loranek adiera­zitakoaren arabera, «neurketa hori irabaz­tea da zurrunbilo ho­netatik ateratzeko au­rre­­neko pausua».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!