Alejandro Amenabarrek zuzendutako Agora pelikula jarriko dute asteburu honetan. Pelikula IVgarren mendean kokatzen da; Egipto Erromatar Inperioaren menpean zegoen garaian. Alejandriako kaleetan nagusi diren erlijio matxinada gogorrak bertako liburutegi famatura ere iritsiko dira eta Hipatia astronomoa berau salbatzen ahaleginduko da bere bi diszipuluen laguntzarekin: Orestes eta Davo esklabu gaztea. Maitasun kontuak ere nahastuko dira. Biterin jarriko dute gaur, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!