goiz Eguzki Jubilatu Etxeak irteera antolatu zuen joan den larunbatean Nafarroko inguruetara; Lizarra eta inguruko herrietara. Guztira 110 lagunek hartu zuten parte, hau da, bi autobus behar izan zituzten hara joateko.
Goiz Eguzkikoek azaldu dutenez, Iratxera iritsi ziren lehenik eta bertan, hamaiketakoa egin zuten. Ondoren, Artaxonako inguruak bisitatu zituzten eta Lizarran, bertan, bazkaldu zuten. Bazkaria Hotel Iratxen izan zen, zehazki, eta bazkaltzeaz gain, bingoan eta dantzan aritu ziren. Bingoan parte hartu zuten guztiak, gainera, opari eta guzti itzuli ziren etxera. Egun pasa ederra egin ondoren, arratsaldeko 20:30ak inguruan bueltatu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!