Santa Zezilia omendu zuten atzo kantu eta txistu doinuekin

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 29a, 01:00

jendetza bildu zen atzo Sandiusterriko aretoan, Santa Zezilia musikarien patroiaren omenezko kon­tzertuan. Urteroko hitzor­duari hutsik egin gabe, Kantuz Abesbatzak eta Udal Txistulari Bandak kontzertua eman zuten, Igor Arroyo eta Patxi Apeze­txearen gidari­tzapean. Ikus­kizun ederra bezain berezia izan zen. Kontzertuaren ha­sieran txandakatu egin ziren abeslariak eta txistulariak, eta bukaeran berriz, denak batera aritu ziren. Tartean Ttarla dantza taldeko dantzariek eta Metal Boskoteak kontzertua borobildu zuten, eskaini zuten emanaldiarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!