igerilari hernaniarrak hasi dira denboraldi berriarekin, eta hiru, Olatz Altuna, Mañel Aizpurua eta Maitane Danborena Castellón dira, Espainiako Neguko Txapelketan parte hartzen.
Olatz Altunak eta Mañel Aizpuruak ostegunean izan zuten aurreneko proba, eta biek emaitza bikainak lortu zituzten.
Olatz Altunak 4x50 metro libreko proban hartu zuen parte, Bidasoa taldeko beste hiru igerilarirekin, eta urrezko domina lortu zuen. Lau igerilarien artean, 1:41:16ko denbora egin zuten, eta horrez gain Altunak txapelketako errekorra lortu zuen, bere 50 metrotan 24,69ko denbora eginda.
Mañel Aizpuruak ere 4x50 metroko proban hartu zuen parte, eta brontzezko domina lortu zuen. Aizpuruak Bardulia taldeko beste hiru igerilarirekin egin zuen proba eta 1:28:44ko denbora egin zuten. Bere 50 metroetan 21:96ko marka egin zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!