‘Esne Zopak’ proiektu berria aurkeztuko du Esne Beltza taldeak gaur Zizurkilen

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 28a, 01:00

esne Beltza taldeak diska berria grabatu du, Esne zopak, eta gaur dute zuze­neko lehe­nengo emanaldia Zizurkil­go  Au­rrera taber­nan, gaueko 22:30e­tan.

Atzo aurkezpena
Atzo aurkeztu zuten diska jendaurrean eta prentsau­rrean, Donostian, baina le­he­nengo ema­naldia gaur izan­go da. Dato­rren astetik au­rre­ra salgai izango da dende­tan.

Hernaniarrek ere badute partea

Diska berriari Esne zopak ja­rri diote izena, tartean Esne Beltzako kideez gain, beste partaide batzuk ere ba­dituelako. Letrak, esate ba­te­ra­ko, Ion Maia, Iker Zu­bel­dia eta Hernaniko Jon Garmedia Txu­riak eginak dira. Horrez gain, pelikula txiki bat ere grabatu dute DVDan, Lei­tza, Ereñotzu eta Larrar­te sagardotegian. Hain zuzen, sagardotegian afaria egin zu­­ten urria hasieran, eta baz­­ter guztietako irudiekin gra­ba­tu dute. Xabier Sola­no­ren esanetan, «hernaniar mordoska azaltzen da DVDan».

Trikiti doinu gordinak
Diskan betiko trikitixa doi­nuak entzun daitezte, triki­tia eta panderoa gordin-gordin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!