Kantuz-ek, txistulariek, metal boskoteak eta Ttarla dantza taldeak ikuskizuna emango dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 28a, 01:00

santa Zezilia kontzertua emango dute gaur Kantuz abesbatzak, Hernani eta inguruko txistulariek, Metal Boskoteak eta Ttarla dantza taldeak. Igor Arroyo eta Patxi Apezetxearen gidari­tzapean ariko dira denak elkar hartuta. Gaur izango da kontzertua, Sandius­te­rrin, arratsaldeko 19:00etan.

Errepertorio zabala
Besteak beste, txistulariek ho­nako piezak joko dituzte: Dei­ka, Neskatxarena, Alkate soinua eta La Pilandros.
Abesbatzak berriz, hona­koak abestuko ditu: Belle qui tiens ma vie, Maitia nun zira, Ojos brujos, Zure boza, Caminito eta Nahi zuya yin.

Guztiek elkar hartuta
Emanaldia elegante buka­tze­ko, pare bat kanta elkarrekin eskainiko dituzte, biak ala biak hunkitzeko modukoak: Baldorba eta Ikusten dugu goizean. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!