Euskal Herriko kirol ordezkaritza ofiziala eskatzeko jaialdiarekin bat egin dute Hernaniko kirolariek ere

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 28a, 01:00

kirolari mordoa elkartu zen atzo Hernaniko fron­toian, abenduaren 27an Eus­kal He­rriaren ordezkaritza ofiziala­ren alde egingo den jaialdira joateko deialdia luzatzera.
Euskal Herriko bazter guz­tietako kirolariek bat egin dute eta idatzi bat kaleratu dute. Ida­tzian lau ideia nagusi biltzen dira: batetik, Euskal Herriak ordezkaritza ofiziala izateko eskubidea aldarrika­tzen da; bestetik, ordezkaritza horretan zazpi herrialdeetako kirolariek lekua izatea eska­tzen dute; hirugarrenik, euskal ordezkaritzak nazioartean le­kua izatea eskatzen dute; eta azkenik, kirolariek, Euskal He­rria aintzat hartuta,  elka­rre­kin antolatu ahal izatea, eska­tzen dute.

Abenduaren 27an
jaialdia Belodromoan

Abenduaren 27an, aurrene­ko aldiz zazpi lurraldee­tako kirolariek antolatuta, jaialdi haundia izango da Donos­tiako Belodromoan. Atzo Her­naniko kiroldegian bil­du­tako kirolari guztiek dei egin zuten jaialdian parte hartzeko. Kirola nagusi izan­go da abenduko jaial­dian, baina ho­rrez gain,  bertsoak, musi­ka eta antzer­kia ere izan­go dira, baita sorpresaren bat ere.
Asmoa da Euskal Herria ardatz izango duen gune ba­ten aldarrikapena egitea. 17:30etan hasiko da.

Abenduaren 10ean afaria Txantxangorri elkartean

Abenduaren 10ean Herna­niko Txantxangorri elkar­tean afaria izango da, goi mai­lako kirolariekin eta goi mailako sukaldarien esku­tik. Alberto Rodriguez Dana Onako sukaldari burua eta Xabi Gorrotxategi Casa Ju­lia­neko sukaldaria izango dira afaria ematen.
Txartelak datorren as­tean jarriko dituzte salgai Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!