Benta Berriko txapelketako finalak gaur jokatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 27a, 01:00

irailean hasi zen Benta Berriko pelota txapelketak bihar izango du amaiera, finalak jokatuko baitira. Finalerdietako partiduak aste honetan bertan jokatu dira, eta gaurkoan, 3/4 postua eta finala bera jokatuko dituzte. 3/4 posturako lehian arituko dira Gaxi-Ekaitz / Xapo-Jonan; finalean berriz, zein baino zein izango dira Gorka-Ibai / Mañel-Txikito. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera jokatuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!