AEKk antolatuta, Txan Magoa eta bere lagunak Hernanin izango dira gaur, beraien azken ikuskizunarekin. Ikuskizun berri honek Txan... txetan! izena du eta Txan Magoak Kronikari azaldu dionez, oso emaitza polita lortu dute, «oso oso produktu polita da». Hala jarraitu du: «oso grafikoa, ikusgarria, internazionala eta interaktiboa, partehartzailea da; zati batzuetan umeek zuzenean lagunduko dute magia egiten. Magia ikuskizunak izango dira harrigarriak, parre egitekoak eta arriskutsuak». Horrez gain, Magoaren esanetan, bere magia umeentzat ez ezik, helduentzat ere bada. «Ez da infantila; musika eta umorea ere erabiltzen ditugu eta horiek hizkuntza internazionalak dira eta ez dute ez adinik, ez mugarik».
Magoak Kronikari aitortu dionez, Hernaniko publikoa emozionatzeko gogoz dator. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta ordu eta laurdeneko iraupena izango du, gutxi gorabehera. Biterin izango da eta bertan erosi behar dira sarrerak, 2 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!