Pertsona helduek Eguberriak norbaitekin pasatzeko aukera dute Gabonetan Elkarrekin programari esker

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 27a, 01:00

eguberriak bezalako da­ta seinalatuak norbaitekin pasatzeko aukerarik ez duten pertsona helduak ba­dira, horregatik, Gabonetan Elkarrekin programa jarri dute martxan. Programari esker, pertsona helduek aukera dute Eguberriak nor­baitekin pasatzeko. Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioak jarri du programa martxan. Hel­burua da pertsona hel­duek Gabonak bakarrik ez pasatzea. Gainera, jakina­razi dute, bikote helduek ere hartu dezaketela parte. Programan parte hartzen dutenek Gabonak leku goxo batean edo bainuetxe batean pasako dituzte. Izena eman edo in­for­ma­zioa jaso nahi dutenentzat ondorengo telefonoa jarri dute, debalde: 900 40 60 80a; eta baita www.imserso.es helbidea ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!