Benta Berriko txapelketako finalak bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 26a, 01:00

Bihar jokatuko dira Benta Berri jatetxeko pelota txapelketako finalak. Irailean hasi zen txapelketa eta aste honetan finalerdiak jokatu eta gero, ostiralean jokatuko dira 3/4 postuak eta finala. 3/4 posturako, aurrez aurre izango dira Gaxi-Ekaitz / Xapo-Jonan; eta finalean, Gorka-Ibai / Mañel-Txikito. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango dira partiduak eta telebistaz ikusteko aukera izango da Benta Berrin bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!