Eihar eta beste atxilotuen inkomunikazioa salatu zuten atzo, eta iraun bitartean kon­tzentrazioa egingo dutela azaldu zuten

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 26a, 01:00

Astearte goizaldean izandako atxiloketak eta hauen inkomunikazioa salatzeko kontzentrazioa izan zen atzo, Zaharren Egoitzaren aurrean. Kontzentrazioa deitu zuten Hernaniko Udaleko, Ongintzako eta Kiroldegiko LABeko sail sindikatuak. Adierazi dutenez, atxilotutako 34 gazteen artean lankide baten semea dago. Gaur ere izango da kontzentrazioa, eguerdiko 12:00etatik 12:15etara, eta inkomunikazioa bukatu arte, egunero egiteko intentzioa dute. LABeko ordezkariek dei egiten diete herritarrei parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!