Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna izan zen atzo, eta herritar mordoxka Plaza Berrin bildu ziren, tratu onen aldeko kontzentrazioan. Kontzentrazioa deitu zuen Berdintasun Kontseiluak, Gizon Taldeak, Herne Neska Taldeak eta Emakumeen zentroak.
Bertan, emakumeenganako indarkeria salatu zuten eta bide batez, tratu onen berdintasunaren aldeko aldarrikapena egin zuten.
Bestalde, larunbat goizean, Eibarren, Jabetze Eskolen Bigarren jardunaldia egingo da eta gaur da izena emateko azken eguna, 943 708 439an edo jabetzeskola@gmail.com-en.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!