Adineko pertsonek larrialdi batean laguntza eskatzeko sistema eskatu dezakete

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 26a, 01:00

HERNANIKO adineko per­tsonek larrialdi bat izanez gero, laguntza izan dezaten, Telela­gun­tza sistemaren inguruko informazioa bidaltzen ari da Ongintza Patro­natua etxeetara. Bidalitako gutunetan agertzen dira, besteak beste, aparatuaren inguruko informazioa, instalazio kostuak eta non eta nola egin eskaera. Telelaguntza sistemaren helburuetako bat da, 80 urtetik gorako adinduek konexio zuzena izatea SOS-Deiak-ekin. Modu honetara, adinduak bizi kalitatea hobetuko du, baina horretaz gain, autonomia eta lasaitasuna ere irabaziko ditu.

Pultsera itxurako aparatua, eskumuturrean jartzeko
Telaguntzako aparatuak pul­tsera baten itxura izango du, eta eskumuturrean jar­tzen da. Horrela, adineko pertsonak la­rrialdiren bat izanez gero, bertan duen botoi gorria sakatu ahal izango du. Botoi hori SOS Deiak-ekin zuzenean konektatua egongo da. Konexkioa egunero-egunero izango da, 24 orduz, baita jaiegunetan ere.

Telelaguntza da bere burua laguntzeko aurreneko pausua
Ongintzatik jakinarazi dutenez, Telelaguntzarekin adinekoak bere burua lagunduko du. Aparatuaren bidez, adinekoak izan dezakeen kalteari aurre hartuko dio. Horrez gain, menpekotasuna prebenitzeko aurreneko pausua ere bada, Telelagun­tzak bizi kalitatea, autonomia eta lasaitasuna ematen baititu.

80 urtetik gorakoei zuzendua
Telelaguntza sistema 80 urtetik gora dituzten aiton-amonei dago zuzendua. Herna­nin 800­-900 inguru daude, eta egun 248 pertsonek dute jarrita. Sistema 80 urtetik gorakoentzako gomendatua ba­da ere, Ongintzatik aiton-amona hauen seme alabei ere deia luzatzen diete, gurasoak sistema erabiltzera animatu ditzaten.

Eskaera egiteko Ogintzara deitu
Sistema eskatu nahi duenak Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako departementura deitu behar du, 943 55 78 54 telefonora. Bertan hitzordua eskatu behar da, eta hartzerakoan zergatik deitu den azaldu behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!