atzo goizaldean izandako atxiloketen harira, Hernaniko Udaleko, Ongintzako eta Kiroldegiko LABeko sail sindikalak kontzentrazioak egingo ditu, egunero, inkomunikazioa salatzeko eta bertan behera uzteko eskatzeko.
Lankide baten semea
Kronikara bidalitako prentsa oharrean adierazi dutenez, atzo atxilotutako 34 gazteen errua da «gazteak, independentistak eta Euskal Herriaren alde lan egitea». Idatzian dio, Hego Euskal Herriko 20 herritan izan direla atxiloketak eta «orain inkomunikatuak dauden bitartean, frogak aurkituko dituzte». Idatziaren bidez, inkomunikazioa salatu eta gehiago ez erabiltzeko eskatu dute. Atxilotuen artean lankide baten semea dagoela eta, egunero kontzentrazioa egiteko asmoa adierazi dute. Zaharren egoitzaren aurrean egingo dituzte, Sandiusterrin, eguerdiko 12:00etatik 12:15etara. LABeko ordezkariek dei egin diete herritarrei parte hartzeko.