Tratu onen aldeko kontzentrazioa gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 25a, 01:00

emakumeenganako In­dar­keriaren Aurkako Na­zioart­eko Eguna da gaur, ho­rre­gatik kontzentrazioa egin­go da Plaza Berrin 19:30e­tan. Kontzentrazioa Berdintasun Kon­tseiluak, Gizon Taldeak, Herne Neska Taldeak eta Ema­kumeen Zentroak deitu dute eta dei egin diete herritarrei kontzentrazioan parte hartzeko. Emakumeenganako indarkeria sa­la­tu eta berdintasunaren eta tratu onen aldeko aldarrikapena egin nahi dute.

Jardunaldiak Eibarren
Larunbatean, goizez, Jabetze Eskolen Bigarren Jardunaldia egingo da Eibarren. Bihar da izena emateko azken eguna. Horretarako, 943 708 439zenbakira deitu edo jabetzeskola­@gmail.com helbidera idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!