Jose Ignacio Munilla izendatu dute Donostiako Elizbarrutiko Gotzain berria, Vatikanotik. Horren aurrean, kristau talde batek idatzi bat kaleratu du kristau batzuei sortu zaizkien kezkak eta hainbat argudio emateko, «errespetutik idatzia».
Internet bidez, dokumentua irakurri eta bat egiteko aukera dago, eta dagoeneko 50 hernaniarrek baino gehiagok egin dute. Horretarako, ondorengo web orrira sartu behar da: www.donostiakogotzainberria.org. Horrez gain, idatzia www.kronika.net web orrian ere irakurri ahal izango da, albiste honekin batera.
Idatzian jakinarazten dute, besteak beste, izendapen berriak kristau askorengan ondoeza eta haserrea sortu duela, eta horregatik egin dutela gogoeta bare eta objektiboa, fededunekin konpartitzeko.
Idatzia:
Gipuzkoako Kristau-elkarteari
Zurrumurruz eta filtrazio desegokiz beteriko itxaronaldi luze eta negargarri baten ostean, jakin dugu Jose Ignazio Munilla Agirre jauna izendatu dutela Donostiako Elizbarrutiaren Gotzain. Izendapen honen aurrean eta horrek gure kristau-elkartearen kide askorengan sortu duen ondoez eta haserre sakonaz jabeturik, barea eta objektiboa izan nahi duen gogoeta egin eta fedean senide ditugunekin partekatu nahi dugu; partekatu, batez ere, beren eliz konpromisoagatik minduago eta tristeago senti daitezkeenekin.
Gure elizbarrutiaren errealitatea:
Gipuzkoako Eliza, elkarte bizia herri bizi baten zerbitzura.
Vatikano II. Kontzilioa «gertaera probidentziala» izan zen (Joan Paulo II.a, Tertio millennio adveniente , 18. zb.); gertaera horren argitan, gure Elizbarrutiak bere kristau-, eliztar eta pastoral bizitzan berrikuntza-esperientzia aberats eta landua bizi izan du hamarkada hauetan. Benetako Artzain izan ditugun gure Gotzainek, errealitate sozialarekin eta Jesusen Berri Onarekin leial jokatu nahirik, bide bat zehaztu digute, gure herriaren poz, tristura eta itxaropenetan bidelagun izanez. Gure herri hau, izan ere, gogorkeriaren samina dela eta, bake eta adiskidetzearen bila ari da; bere nortasuna babesten saiatzen ari da, gizartearen aniztasuna onartuz; bere izaera elebiduna salbatu nahi du; etorkinak integratzen saiatzen da; erasaten digun ekonomi krisiaren aurrean, eskuzabaltasunezko eta solidaritatezko jarrera bizi du, apaltasunez baina benetan; herri honi, gainera, sekularizazioak eta sinesmen-ezak erasan diote, eta Elizbarrutiko elkarteak, ondorioz, zailtasun handiak izan ditu gazteen artean Ebanjelioa adierazteko eta zaila izan zaio horiengan bokazio-bideak sustatu eta laguntzea.
Errealitate horri erantzun nahiz, gure Eliza saiatu da, bere argi-ilunez, gizarteari bere harrera eta hurbiltasuna erakusten eta haren eskasiak bereganatzen eta haren kezkei jatortasunez aurre egiten. Eliz eredu bat zehaztu du «Eliza Ebanjelioaren zerbitzura» dokumentuan, eta bertan, bere muga guztiekin, Elkarte bizi baten ilusioa eta dinamismoa jasotzen dituen ebanjelizazio-molde bat adierazten du; «Espirituak eraberriturik, harrera onekoa eta hurbila izanez, sufritzen daudenen ondoan egonez, bakearen alde lan eginez eta senide-elkartasunean biziz» egin nahi du bere bidea gure Elkarteak.
Aipatutako
Idazki honen espirituak eraginda, laiko, erlijioso/sa eta apaizen
partehartze zabalez, bere egiturak berritzen joan da, ebanjelizazioa
eta ardurakidetza indartzeko: Pastoral Barrutiak eraiki ditu beren
zerbitzu-taldeekin, emakumearen presentzia sakondu du eliz
erantzukizunetan, Hitzaren kristau-irakurketa egiteko taldeak eta
otoitz-taldeak sortu ditu, zenbait ekimen bideratu du berradiskidetzea
indartzeko, pastoralgintza sozio-karitatezkoa garatzeko eta
gizarte-bizitzan laikoen konpromisoa sustatzeko.

Elizaren Jerarkiarengan dugun konfiantza larriki zauritua gelditu bazaigu ere, uste eta espero dugu Gotzain berria Gipuzkoako kristau-elkarte osoaren zerbitzura dagoen artzaina izaten saiatuko dela; eliz partehartzea eta ardurakidetza sustatuko dituela; gure Elizbarruti honen ibilbide eta norabidea errespetatu eta onartuko duela; ez duela arinegi jokatuko, aski hondatua daukagun elkartasunean zatiketa eta gogo txar handiagoa sor dezaketen erabakiak hartuz.
Halaber, Gipuzkoako kristauei dei egiten diegu Gotzain berria erantzukizunez onar dezaten, kritika-jarrera eraikitzaile eta senidetasunezkoan, gure kristau-elkarteekiko lotura maitasunez eta benetan mantentzen saiatuz, haietatik aldendu gabe, eta «Eliza Ebanjelioaren zerbitzura» idazkian azaltzen diren eliz ezaugarriak sormen leialez sustatuz.
Gure
Elizbarrutiari eta Gotzainaren izendapenari dagozkion bi aipamen
adierazgarri ekarriz amaituko dugu. Lehenengoak V. gizaldira garamatza
eta San Leon Handia Aita Santuaren adierazpena da: «Denen buru ipini behar dena, denek aukeratua behar du izan» .
Bigarrena, berriz, Austriako Gotzainen testu bati dagokio; Linz-eko
Elizbarrutirako Gotzain berria izendatu zutela-eta, 2009ko otsailean
fededunei bidalitako gutunetik jasoa dago: «Fededunak lege onez
kezkatuak daude, hautagaien bilaketa-prozesua, proposamenen azterketa
eta azken erabakiak tentu handiz eta fintasun pastoral osoenaz burutu
daitezen. Horrela jokatzeak ziurtatuko luke, izendatzen diren Gotzainak
`kontra ez, baizik lekuko Elizaren zerbitzura egotea`».
Data: 2009-11-23
Gogoeta hau sinatzeko,sakatu hemen