Herrian zein azpiegitura egin aukeratzeko deitu die herritarrei Hernaniko Alkateak

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 24a, 01:00

herrian zein azpiegitura lan nahi duten adierazteko aukera dute hernaniarrek aste honetan. Hiru proposamenen artean aukeratu be­har dute herritarrek; batek, Gudarien Plaza eta Tiloseta­ko lurra konpondu eta txukuntzea ekarriko luke; besteak, kiroldegiko igerilekua haunditzea ekarriko luke, bost kale berri erantsita; eta azkenak, kultur gune bat egitea ekarriko luke, besteak beste, ikuskizun areto bat eta egungo musika eskola izango lituztekeena.

Alkateak bozka emateko deia luzatu zuen atzo
Atzo Marian Beitialarrangoi­tia Hernaniko Alkateak bozka bulegoa ireki eta ordu erdira bertaratu eta bozka  eman zuen. Herritarrei dei egin zien bozketan parte hartzeko «Gobernu Taldeak ez du esango zeinen alde boz­katu; bakoitzak egokien iruditzen zaiona aukeratu dezala, baina aukeratu dezala, hori da garrantzitsuena».

Parte  hartzeko aukera
Alkateak adirazi zuenez, garrantzitsua da herritarrei galdetzea. Aurreko fasean herritarrek aukeratu dituzte zein hiru ekipamendu diren premiazkoenak; orain, hiruren artean bakarra aukeratu behar dute. Alkateak adierazi duenez, bozketaren emai­tza bezain garrantzitsua da herritarren parte hartzea.
«Herritarrak askotan ke­xa­tzen dira hauteskunde garaian bakarrik hartzen ditugula kontuan. Guk uste dugu hauteskunde eta hauteskunde arteko lau urteetan erabaki garrantzitsuak har­tzen direla eta orain aukera dute horietako batean parte hartzeko. 30 urte dira horrelako galdeketarik egin ez zela  Hernanin» Alkateak adierazi zuenez.

%20ak parte hartu behar
Galdeketan 16 urtetik gorako hernaniar guztiek parte hartu dezakete. %20ak baino gehiagok parte hartuz gero, binkulantetzat joko dute, alegia, Udalak aintzat hartuko du eta egin egingo du.
Alkateak konpromezua hartu du herri galdeketan aukeratzen den azpiegitura lana egiteko eta horretarako, datorren urtean bertan proiek­tua martxan jartzeko eta  finantziazioa bi­la­tzen hasteko.

Krisiaren eragina
Kazetari batek galdetu zion Alkateari krisiak eraginik izango duen azpiegitura egiteko garaian. Alkateak erantzun zuen edozein delarik ere herritarrek aukera­tzen duten azpiegitura lana, garai txarrra izango dela hura egiteko; eta adierazi zuen beraien asmoa dela lehenbailehen dena delako proiektua mar­txan jartzeko urratsak ematea.

Botoa emateko aukera
igandera bitarte

Bozkatzeko aukera zabala izango dute herritarrek, aste be­tez izango baita botoa emateko parada, goiz eta arratsalde, Biteri kultur etxean. Horretarako, kultur etxera jo beharko dute, ostiralera arte, goizeko 09:00etatik 13:00e­tara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:30etara. La­run­ba­tean, hilak 28, irekia izango da kultur etxea baina 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; ordu erdi lehenago itxiko dute, beraz. Eta igandean, hilak 29, goizez egongo da irekia, 09:00etatik 14:00etara.

Astelehenean zenbaketa
Alkateak gogoratu zuen bozka zenbaketa astelehenean bertan, hilak 30, egingo dutela, udaletxean eta jendaurrean, eta beraz, herritarrek bertan egoteko aukera izango dutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!