Cecilia Saenz Marquesek 100 urte bete zituen atzo, familia, lagun eta musika artean

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 23a, 01:00

100 urte betetzea ez da gauza makala eta Cecilia Saenz Mar­quesi omenaldi txiki bat egin zioten atzo Zaharren Egoitzan. Zo­rion­tzera gerturatutako familia eta lagunen goxotasunaren artean, Marian Beitialarrangoitia alkateak eta Izaskun Ezeiza Egoitzako lehendakariak opari bana eman zioten: oroigarri bat eta lore sorta bat. Eta sorpresarik ere izan zen. Santa Zezilia eguna izanda, hau da, musikarien eguna, Hernaniko Musika Banda egoitzara azaldu eta pare bat abesti eskaini zizkion Ceciliari. Balkoitik emozionatuta entzun zituen berari eskainitako doinuak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!