Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetan, azken aurreko saioa jokatu zen atzo. Bertan aritu ziren Aitor Mendiluze Hernani Bertso Eskolako bertsolaria eta Iñaki Zelaia hernaniarra. Biek ere saio ederra egin zuten; Mendiluzek hirugarren postua lortu zuen 669,75 punturekin eta Zelaiak laugarrena 639,25 punturekin. Aurrenekoa Unai Iturriaga izan zen 692,25 puntu lortuta eta bigarrena Amets Arzallus 675 punturekin. Finalaurreko azken saioa datorren igandean izango da Donostian, eta bertan erabakiko da finalera pasako diren zazpi bertsolariak zeintzuk izango diren. Dena dela, Mendiluzek finalerako txartela lortu duela esan daiteke eta Zelaiak badu aukeraren bat. Igandean Maialen Lujanbio ariko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!