Hernaniko Kooperazio Taldea beraien ikurra izango den logotipoaren bila dabil; taldea bera eta bere filosofia identifikatuko duen logoaren bila. Eta ikur hori aukeratzeko, logo lehiaketa antolatu du. Lehiaketako irabazlearen saria izango da Saharako errefuxiatu kanpamenduetara bidaia bat.
Lankidetza arloan lan
Honela definitzen dira: «Kooperazio taldea, lankidetza arloan lan egiten duen taldea da. Kooperazio gaiekin kezkatuta dauden hernaniarrez osatuta dago. Bere egiteko nagusia da Udalaren aholkularia izatea, baina Udalak antolatzen dituen lankidetza kanpainak gauzatzeko ere lan egiten du».
Lehiaketako oinarriak
Parte hartzea: banaka edo taldean, eta nahi adina lan aurkeztu daitezke.
Aurkezpena: azalera zuria duen euskarriaren gainean. DIN-A4 eta DIN-A3 hobesten da, baina onartuko dira beste azalera mota batzuk. Beharrezkoa da inprimatuta aurkeztea. Hiru kolore bakarrik. Teknika librea. Logotipoak eraman beharko du Hernaniko Kooperazio Taldea. Izengoitia edo lema lanaren atzealdean jarrita aurkeztu. Egilearen datuak gutun itxi batean jarri eta azalean, lanaren izengoitia edo lema. Udaletxeko Erregistroan aurkeztu.
Epea: abenduaren 1, 13:00etan.