‘Krisisa’

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 22a, 01:00

I
Lehenago’re baziran
pizkorrak izanak,
ikusten ari gera
orduko esanak:
Taberna ta bide uts
laister bazter danak,
bizi nai ta eziñak
emango’itu lanak.

II
Etorri zan krisisa,
larri gera danak,
umilduko gaituzte
arro genbiltzanak.
Eta besteren onik
ezin eramanak,
gure erri maiteak
izango’itu lanak.

III
Jendea’re geiegi
gera ugaritu,
ta besteren onikan
ezin guk sufritu.
Lantegiak itxi ta
gauzak galestitu,
orrek ondoren txarrak
ekarriko ditu.

IV
Au ondo bizitzea
botoen ordaiñez!
Emango etzutena
agindu mingaiñez.
Erria engañatu
kontu ta mitiñez,
orain berak ederki
nai dutena egiñez.

V
Kristauen inbiria
joango da indartzen,
lana ta irabazia
ez badira jartzen.
Gauza gora igo ta
pezeta bajatzen,
emen alper geiegi
ari da txupatzen.

Paulo Txikia, bertso belaunaldien arteko zubi
Paulo Zubiarrain (1912-2002) bertsolaria, Paulo Txiki edo Hernani Txiki bezala ezaguna, Epelen jaio eta bizitu zen urte askoan. Bertsolari bezala zen ezaguna; ondo irabazitako fa­ma, izan ere, bertso asko kantatu eta idatzi zituen. Bi liburu ere argitaratu zituen (Ia Kan­ta­tuz Bezala eta Gaziak eta Gozoak) hirugarrena bi­dean utzi zuen. Generazio as­ko­tako bertsolariekin kantatu zuen eta hori asko aitatu da berari buruz hitz egitean: kantatu zuen Txi­rri­ta­re­kin, Saiburu edo Uzta­pi­d­e­re­kin, eta gerora Egañarekin eta baita Hernaniko Bertso eskolakoekin ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!