Yone Boutiquek irabazi eta Aidurrek galdu

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 22a, 01:00

Yone Boutique lehenengo mailako taldeak 3-1 irabazi zuen atzo Tellatuberri-Zaldibi taldearen aurka. Lehenengo zatia bana berdinduta bukatu zuten, baina bigarrenean aldea ateratzea lortu zuten eta baita garaipena ere. Golak sartu zituzten: Asier Giraldok bat eta Josuk bi. Aidurrek, 3garren mailako taldeak, 7-4 galdu zuen herenegun Goizuetako Umore Onaren aurka. Hiru gol Davidek sartu zituen eta bestea Andoni Vazquezek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!