emakumezkoen ligako Hernani taldeak beste garaipen bat lortu zuen atzo Zubipen Añorgaren aurka. Sailkapenean alde haundirik ez zuen taldearen aurka jokatu zuen, izan ere, Hernani bigarren postuan zegoen 19 punturekin eta Añorga hirugarren postuan 18 punturekin. Emaitza ederra lortu zuten txuri-berdeek: 3-1. Gaur jokatuko diren partiduek baldintzatuko dute Hernaniko taldearen postua, baina lehen postuen artean ibiliko direla ziurtatua dute.
Partidu lasaia
Erregional ohorezko mailako mutilen taldeak ere atzo jokatu zuen eta 0-0 berdindu zuen Idiazabalen aurka. Bi taldeen aldetik ez zen joku askorik izan. Nahiko partidu lasaia izan zen.