Lizeaga eta Lucas txapeldun bigarren mailan

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 22a, 01:00

atzo Emakume Pilotariko finalak jokatu ziren eta bigarren mailan hiru hernaniar lehaitu ziren. Txapeldunak Ane Lizeaga eta Leire Lucas hernaniarrak izan ziren 19-30 irabazita Garbiñe Tijero hernaniarrari eta Ezkurdiari. Bikote hernaniarrak hasieratik izan zuen partidua kontrolpean eta alde haundiarekin lortu zuen garaipena. Lucasek oso partidu ona egin zuen eta Lizeagak ondo lagundu zion.

Lehenengo mailan Zabala eta Mendizabal garaile
Atzokoan lehenengo maila­koen finala ere jokatu zen Hernanin. Zabala eta Mendizabal Etxegia eta Arozenaren aurka neurtu ziren eta lehenengoek lortu zuten txapela 30-24 irabazita. Jendetza bildu zen atzo Hernaniko pelotalekuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!