foto Forum Hernani argazkilari elkarte sortu berriak argazkilaritza ikastaroa antolatu du datorren astebururako. Ikastaroa Luis Monje argazkilari entzutetsuak emango du. Honako teknikak eta gaiak landuko ditu batez ere: argazkilaritza zientifikoa, ultravioleta, infrarojoa eta HDR teknika. Ikastaroa larunbatean, egun osoan zehar izango da, eta igandean, goizez. Villa Ave Marian izango da. Informazio gehiagorako, deitu telefono honetara: 666 006 094.
Esperientziadun argazkilaria
Luis Monje Arenas Guadalajarako argazkilaria da. Batez ere irudiari eta komunikazioari lotutako teknika aurreratuak lantzeaz arduratzen da, betiere ikuspuntu zientifiko eta unibertsitario batekin. Argazkilaritzari lotuta, ikasketa eta ikastaro ugari egin ditu bizitzan zehar eta sari mordoxka ere lortu ditu. Monje Arenas, adituen arabera, gaur egun, Photoshop-ari buruz gehien dakien argazkilaria da estatu espainiarrean.