Urria eta azaroa bitartean, XXVgarren elkarte arteko mus txapelketa jokatu da eta herenegun izan zen irabazleei sariak banatzeko eguna; aurretik, ederki afalduta. Sarituak izan ziren: txalpeldunak, Txalaparta elkarteko Isidro eta Montoya; txapeldunordeak, Gure Txoko B-ko Vicente eta Ricardo; hirugarrenak, Txantxangorri A-ko Patxi eta Jose; eta laugarrenak, Txantxangorri B-ko Jose eta Mikel.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!