herenegun, Umeen Nazioarteko Eguna izan zen eta hori kontuan hartuta, ekitaldi ugari antolatu dituzte gaur goizerako Chillida-Lekun. Ekitaldiak goizeko 10:30etatik 14:30etara izango dira. Uniceff-ekin lankidetzan, haurren eskubideei buruzko 20garren hitzarmena ospatuko dute eta Chillida eta ni liburua aurkeztuko dute. Ateratako etekin guztia Uniceff-i emango zaio, Haurren elikadura txarrari aurre eginez programa aurrera eraman ahal izateko. Sarrerak 8,5 euro balio du, eta 18 urtetik beherakoentzat doan izango da.
Ekitaldiak 10:30etatik 14:30etara izango dira. Bitarte horretan erakusketa ikusi ahal izango da museoan, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren inguruan. Ekitaldi nagusia 11:10etatik 11:30etara izango da. Bertan, dokumental bat eta haurrentzako pelikula jarriko dituzte. Chillida eta ni liburua ere aurkeztuko dute. Ondoren, umeei eta gurasoei zuzendutako antzezlana izango da museoan eta 12:30etan, txokolatada.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!