Abenduaren 1ean ihes kimikoko simulakroa izango da

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 22a, 01:00

udalak jakinarazi duenez, abenduaren 1ean, asteartea, eguerdiko 12:00ak aldera, 3 sirena kimiko aktibatuko dituzte, hau da, simulakroa izango da. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzako arduradunek jarriko dituzte sirenak martxan. Sirena horiek dira, lantegi kimikoetatik hurbilen bizi diren herritarrei laino toxikoaz ohartarazten dietenak. Helburua da urrutitik aktibatzen den sistema ongi dabilen ikustea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!