Hilaren 28an, demokrazioa partehartzailearen alde eta errausketaren aurkako manifestazioa egingo da Donostian, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak deituta. Astigarragako errausketaren aurkako plataformak ere dei egin du manifestaziora joateko. Arrazoia hau da: «Euskal Autonomi Erkidegoko 35.000 pertsonek sinatutako Hondakinen Euskal Legearen Proposamenaren eztabaida ukatu dute PNV, PSE eta PP legebiltzarrean». Manifestazioa 17:00etan aterako da Boulevardetik
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!