hamaikabat alderdiak deituta, bilera izan zen ostegunean Biterin, Atez ateko bilketa irtenbidea al da? izenburupean. Iñaki Arratibel, Hamaikabateko Hernaniko zinegotzia, Pedro Ibarra, Usurbilgo 5garren kontenedorearen aldeko giza eta gaikako bilketako bozeramailea, eta Luis Oyarbide, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako kontseilaria izan ziren hitzaldian. Besteak beste, Usurbilen bizitutako esperientzian oinarritutako kritikak egin zituen Ibarrak.
Usurbildar ugari bileran
Areto bete jenderen aurrean egin zuten aurkezpena. Galderak egiteko tartean jende askok hartu zuen hitza, eta batzuk alde eta besteak kontra azaldu ziren. Usurbilgo eta beste herrietako jende askok azaldu zuen bere iritzia, alde edo kontra. Bertan ziren hernaniarrak kexatu ere egin ziren, kanpokoen iritziak entzunda, eta batek baino gehiagok martxa egin zuen.
Aldeko eta kontrako iritziak
Bileran gai asko aipatu ziren, asko erantzunik gabeak; besteak beste, erraustegiak, zabortegiak, osasuna, ingurugiroa, eta batez ere, Usurbilgo esperientzia.