Hernanik garaipena lortzea beharrezkoa du gaur Idiazabalen kontra

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 21a, 01:00

Bolada txarrari ezin aurre eginik dabil Hernani azken aldian, eta sailkapenean goiko postuetara hurbildu nahi badu, ezinbestekoa izango du gaur irabaztea. Etxean jokatuko du, Zubipen, Idiazabalen kontra. Txuri berdeak 12garren postuan daude, 11 punturekin; eta Idiazabal berriz 5garren postuan dago, 17 punturekin. Partidua gaur izango da, Zubipen, arratsaldeko 16:30etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!