HITZORDU zabala dute hernaniarrek datorren aste honetan. Astebete dute, astelehenetik igandera, Biteri kultur etxera hurbildu eta herrian zein azpiegitura nahi duten zehazteko. Hiru proposamenen artean aukeratu beharko dute: Gudarien Plaza eta Tiloseta plazak eraberrritzea; gaur egun dagoen igerilekua haunditzea, eta azkena, erabilera askotarako erabaliko den kultur gune bat egitea.
Prozesu parte hartzailea
Hernanik behar duen Udal ekipamendua zehazteko prozesu parte hartzailera antolatu zuen Udalak. Hasiera batean, hainbat bilera ireki deitu zituen herritarrekin hauen behar, nahi, proposamen eta gogoeta jasotzeko, besteak beste. Bilera haietan jasotako proposamenen artean hiru aukeratu ziren, herritarren ustez, premia haundiena dutenak.
Orain hiru lehentasunen artean bat aukeratzeko garaia iritsi da eta herritarrak deitu dituzte datorren aste honetan kultur etxetik pasa eta hiru aukeren artean bozkatzeko.
Hiru aukera
Aurreneko fasean hiru proiektu aukeratu ziren; bozketan herritarrek hiruren artean bakarra aukeratu beharko dute. Lehenengoa, kultur gune bat egitea da, herriko kultur beharrak asetuko dituena eta kultur ekintzak sustatzeko balioko duena, besteak beste.
Igerilekua haunditzea izango litzateke bigarren aukera, eta orain bost kale baditu, gero bederatzi izango lituzke.
Azkeneko aukera, Gudarien Plaza eta Tiloseta ingurua txukuntzea izango litzateke, horretarako lurra, kioskoa eta bestelako azpiegiturak txukunduz.
Azaroaren 23tik 29ra
Hernaniko 16 urtetik gorako pertsona guztiek bozkatu ahal izango dute eta herritarren %20ak baino gehiagok bozkatzen badu, aintzat hartuko da bozketa.
Bozkatzeko aukera zabala izango dute herritarrek, aste betez izango baita botoa emateko parada, goiz eta arratsalde, Biteri kultur etxean.
Egin,
egingo da
Udalak adierazi zuen bertan aukeratzen dena, egin egingo dela eta 2010ean hasteko, eta ahal dela egiteko, konpromezua adierazi zuen.
Behin azpiegitura aukeratuta, proiektua egiteko lanek beste edozein Udal eraikin egiteko martxan jartzen den prozedura jarriko du martxan Udalak.
Nork bozkatu dezake
Hernanin erroldatuta dauden 16 urtetik gorako biztanle guztiek izango dute aukeran beren botoa emateko. Horretarako, Biteri kultur etxera jo beharko dute, astelehenetik otiralera, goizeko 09:00 etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:30etara. Larunbatean, hilak 28, irekia izango da kultur etxea baina 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; ordu erdi lehenago itxiko da, beraz. Eta igandean, hilak 29, goizez bozkatu beharko da, goizeko 09:00etatik 14:00etara.
Bozka zenbaketa astelehenean bertan, hilak 30, egingo dute, udaletxean eta jendaurrean. Beraz, nahi duenak parte hartu dezake.
Hernanipolis
Azpiegituren aukeraketa kudeatzeko, hasieratik bukaeraraino, Udalak Hernanipolis kanpaina jarri zuen martxan, mugitu zure fitxa lemapean. Besteak beste, panel informatiboak jarri dituzte herrian barrena hiru azpiegituren inguruko informazioa emanez.
Gaur jaialdia
Gaur jaialdia egingo da herrian hainbat elkartek antolatuta eta helburua da herritarrak kontsultan parte hartzera bultzatzea. Horretarako herriko hainbat talde eta pertsonek jaialdia egingo dute. 12:00etan hasiko da jaialdia eta Plaza Berrin izango da. Hernaniko waterpolo eta saskibaloi taldeen arteko lokotx bilketa izango da, ondoren, Ttarla dantza taldeak eta Kantuz abesbatzak emanaldi bana eskainiko dute. Bukatzeko, Maialen Lujanbio eta Iñaki Zelaia bertsolariek bertso saioa eskainiko dute; musika jartzen Aritz Usandizaga izango da. Jon Odriozola arduratuko da ekitaldia aurkezteaz.
Gaurko jaia
12:00etan, Aurkezpen
ekitaldia.
12:05etan, Herri kirolak. Waterpolo eta saskibaloiko
taldeak lokots biltzen.
12.30etan, Tttarla dantza
taldearen emanaldia.
13:00etan, Kantuz
abesbatzaren emanaldia.
13:25etan, Bertso-saioa: Maialen Lujanbio eta Iñaki Zelaia, Bertso Eskolaren
izenean.
13:45etan, Musika emanaldia Aritz Usandizagaren eskutik.
HIRU AUKERA
KULTUR GUNEA
Ezaugarriak:
-Kultur zentro bat eraikitzea; auditorioa;
-Musika eskola;
-Balio anitzeko espazioak
sormen kulturalerako;
-Kudeaketa partekatua
izango luke;
-Taberna;
-Aparkalekua.
Beteko dituen beharrak:
-Kultura sustatzea;
-Ikuskizun haundiagoak eta erakusketak programatzea;
-Musika eskola haunditzea;
-Sormena eta produkzio
artistikoa bermatzea.
Kokapena:
Urbieta kalea.
Aurrekontua:
8.000.000 euro inguru.
IGERILEKUA
Ezaugarriak:
-Igerileku estalia hobetzeko lanak;
-9 kaletara zabaltzea igerilekua;
-Kiroldegiko pista nagusia berregituratzea.
Beteko dituen beharrak:
-Igerilekuak dituen erabiltzaileen eskariak asetzea;
-Kiroldegiaren kudeaketa eta antolaketa eraginkorra ahalbideratzea;
-Kirol anitzeko pista estalien eskariari aurre egitea.
Kokapena:
Latxunbe kalea; kiroldegi berriaren beheko aldean.
Aurrekontua:
4.500.000 euro inguru.
PLAZA ETA TILOSETA BERRITZEA
Ezaugarriak:
-Plazaren lurra birmoldatzea,
-Tilosetako lurra konpontzea eta kioskoa berritzea;
-Tilosetan eta plazan altzari egokiak jartzea.
Beteko dituen beharrak:
-Sozializazio eremuak
sustatzea;
-Paseorako eta jolaserako espazio ireki egokiak
sortzea;
-Denborak kaltetutako
espazioak berreskuratzea.
Kokapena:
-Plaza, Tiloseta eta Atsegindegi.
Aurrekontua:
2.650.000 euro inguru.