Umore Ona eguna Azaro Kulturalean

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 21a, 01:00

Azaro kulturalaren barruan, gaur Umore Ona eguna ospatuko dute Goizuetan, elkartean 25garren urteurrena dela eta. Festari hasiera emango zaio arra­tsaldeko 17:00etan. Elkartearen aurrean bildu eta kalejiran eskolako frontoira joango dira. Bertan, Umore Onak elkarteko talde ezberdinen emanaldiak izango dira: pelota partidua, dantza, abesbatza eta futbol partidua. Azken hori berezia izango da aurrez aurre izango baitira, lehengo urtean taldea atera zuten jokalariak eta orain dela 14 eta 10 urte taldea zegoenean jokatzen zutenak. Ikus­ki­zu­nak bukatuta, herriko trikitilariekin trikipoteoa egingo da eta ondoren Umore Onak bere taldeei egindako afaria izango da elkartean. Horrez gain, Gazte Asanbladakoek, eguna ondo bukatzeko, bi kontzertu antolatu dituzte Gaztetxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!