DBHko titulua lortzeko froga libreak

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 21a, 01:00

hernaniko EPAk froga libreak antolatu ditu DBHko ti­­tu­lua lortzeko. Matrilula aste­lehenetik abenduaren 4ra bi­tar­te egin behar da EPAn ber­tan, Antziola kalea, 62 helbi­de­an. Goizetan 11:30etatik 13:00e­tara dago aukera matri­kula egiteko eta arratsaldetan, 19:00etatik 20:30etara.

Hiru baldintza
Matrikula egin ahal izateko ezinbestekoa da, alde batetik, EAEn bizitzea; bestetik, 18 ur­te beteta edukitzea; eta az­ke­nik, matrikulatuta ez ego­tea DBHko titulua ematen du­ten irakaskuntza ofiziale­tan. Titulua lortzeko azterketa abenduaren 11n izango da. Beharrezkoa da NAN edo bertan bizi dela justifikatzen duen txartela erakustea. In­for­mazio gehiago, 943 335 318 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!