Hernaniko Musika Banda bihar arkupeetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 21a, 01:00

bihar Santa Zezilia, musi­karien patroiaren eguna dela eta, Hernaniko Musika Ban­dak kontzertua emango du Uda­letxeko arkupeetan. Egu­er­diko 12:45etan izango da, bai­na 12:00etarako kalean zehar ibiliko dira bazterrak gi­rotzen. Igandea izanda, ha­lako zerbait antolatzeko au­kera ematen duela azaldu dio Zipri Otxandorena zuzen­dariak Kro­ni­­ka­ri. Kontzertua ondo­ren, bazkaria egingo dute Fagollagan.

Datorren larunbatean emanaldi gehiago
Santa Zeziliaren omenez, emanaldi gehiago izango dira datorren larunbatean. Kantuz Abesbatza, Hernani eta inguruko txistulariak, Metal boskotea eta Ttarla dantza taldea izango dira, Sandiusterrin, 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!